ingurumen-kudeaketa

AHT gelditu orain!

Guretzat batere lehentasunik ez duelako, are gehiago, beharrezkoa ez delako, premia duten beste hainbat gauzetarako ezinbestekoa den dirua xahutzen ari delako, ekonomikoki bideragarria inoiz ez delako izango, etengabeko zama izanik, eta Ingurune Naturalean suposatzen ari den inpaktu handiarengatik, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egiten du larunbat honetan, ekainaren 13an, Donostiako Alderdi Edertik 17:30etan abiatuko den Abiadura Handiko Trenaren aurkako

“Zuhaitzak, arnasbidean” alternatiban herrixkan aurkezten!

Azken hilabetetan naturarentzako garrantzitsuak diren Munduko eta Nazioarteko Egunak ospatu dira. Horretaz gain, gizarte mugimenduek bizikleta-martxa bat abian jarri dute Klima Aldaketari aurre egiteko dauden benetazko aukerak herritarrei azaltzen. Bizikleta-martxak Baionatik irtengo da eta Europako 6 estatu zeharkatuko ditu Parisen amaitzeko, Donostian lehen geldialdia egin zen. Alternatiben Herrixka. Ingurumen Munduko Eguna Argazkiak Saretuz. Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Urumea gertutik ezagutzen 2015

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita. Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak,

Urumea gertutik ezagutzen III

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Oraingoan, gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita. Jarduera Cristina Enea Fundazioak antolatu ohi dituen “Hidrologikak” izeneko