Aralar bizirik: sinadura kanpaina

Aralar bizirik: sinadura kanpaina

Aralar Natur Parkearen Alde!

Aralar mendilerroa Gipuzkoa eta Nafarroa artean kokatua dago, baina soilik Gipuzkoako hegoaldean dagoen zatia da Natur Parke. Bertako paisaiak eta biodibertsitateak balio handiko ingurune bihurtzen du. Hori dela eta, Natura 2000 Sare europarreko parte da eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE/ZEC) izendatuta dago. Gipuzkoar eta herritar ororentzat leku preziatua da, artzaintzarako toki aparta eta aisialdirako nahiz mendizaletasunerako inguru ezin hobea.

Orain 14 bat urte aztoratu gintuen eztabaida kalean jarri digute berriro. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Enirio-Aralar Mankomunitateari 2.000.000 € bideratu dizkio Aralarko txabola guztietara autoz heltzeko pistak eraikitzeko. Goroskintxurainoko zatia, 1,5 km-koa, dagoeneko eraiki dute, prozesu ilun baten ondoren eta ingurumen inpaktu larriak sortuz. Pista egitasmo hau Natur Parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremua babesten duten legediaren aurka doa. Kontuan izan behar da Gipuzkoako Foru Aldundia dela Aralar Natur Parkearen arduradun nagusia.

Sinatu hemen.

Informazio grehiago.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.