BELARTZA: Donostiako Udalaren aurkako auzia

Home/Aldarrikatzen/BELARTZA: Donostiako Udalaren aurkako auzia

BELARTZA: Donostiako Udalaren aurkako auzia

Prentsa-oharra

BELARTZA: Donostiako Udalaren aurkako auzia.

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, Belartza-Goikoaren landazabalean Belartza-Harrobian  Mercadonako obra egitetik ateratako material pilaketa baimentzeagatik, Donostiako Udalari administrazioaren aurkako auzi-elegitea ezarri dio Epaitegian. Errekurtsoa tramitean onartua izan da dagoeneko eta, Auzitegian inoiz bukatu beharko ez zukeena, hilabete batzuren epean gure aldeko ebazpena egon dadin espero dugu.

Izan ere, hainbatetan salatu dugun moduan, obren eremutik kanpo, ingurune naturalean, harri isurketa erraldoi hori baimentzerik ez zegoelako ustean baikaude. Haritzalderen izenean  aurkeztu den auzi-elegitea Naturkonek biltzen dituen Gipuzkoako mugimendu ekologista eta naturzaleak eta Añorgako bizilagunak ordezkatzen egin da, Belartza-2 poligonoaren aurka  batera ari garen guztion izenean alegia.

Ez genuen puntu honetara ailegatu nahi, baina Udal Errejistroan egindako salaketa askoren  bide amaiera dugu hau, Belartza- Canteran egiten ari den Mercadona eremuan jatorria duen  120.000m3 tona harri-isurketa ilegalarekin hasi zena. Material horiek ondoko landazabalan, ingurune naturalean, isuri ziren exekuzioan ez dagoen lur eremu batean (Belartza Goikoa), ingurumenaren gaineko kalte nabarmenak eraginez; honen alorrean egindako salaketa publikoak  bide penalean dihardute, ingurumenaren aurkako balizko delitua ikertzen ari delarik, instrukzio-fasean egonik .

GERTAKARIAK.

Udalaren aurrean hilabete batez baimenik gabeko arroka isurketa  salatzen aritu ostean, Donostiako Udalak jarduera ilegal horiek gelditzeko eten-agindurik eman gabe, maiatzaren 16ean premiazko obra-baimena luzatu zien, guk ilegaltzat jotzen duguna, Udaletxean bertan ezarritako errekurtsoan azaldu genuenez. Akatsa onartzetik urruti eta gure idatzia baztertuta, babes legal bila Auzitegira jotzea baino ez zaigu gelditu, horrek dakarkigun gastuarekin.

Uda ostean, obraren beste fase batean, sustatzaileek hilabete oso batez materiala isurtzen jarraitu zuten Udalak baimen berririk eman ez zielarik, berak aurrez ezarritako baldintzak hautsiz.  Eta oraingoan ere Udalak ez zuen obra eten, eta ez die isunik ezarri, ezta bestelazko neurririk hartu.

Berriro ere hainbeste nabaritasun aurrean babesgabe sentitzen gara. Badirudi Udalak   interes ekonomiko pribatuak lehenesten dituela interes orokorraren gainetik, kasu honetan ingurumenaren babesaren gainetik, Legea nahi eran erabiliz (ala saihestuz).

Horregatik guztiagatik, Mercadonako sustatzaileek eragindako jarduera ilegalen ondorioz sorturiko kalteak, Donostiako Udalaren bitartez legeztatzen saiatu direnak, lehengoratzea exijitzen dugu,  gune naturalean isuritako azken arrokaraino bertatik ateraz eta  landazabala berreskuratuz.

Donostia, 2016ko azaroaren 22an.

Prentsa-oharra (PDF).

acopio-in-situ3a

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.