Mercadonako lanei berriz ekiteko baimena legez kanpo eman du Udalak

Home/Aldarrikatzen/Mercadonako lanei berriz ekiteko baimena legez kanpo eman du Udalak
  • Rueda de prensa en la entraga del Ayuntamiento

Mercadonako lanei berriz ekiteko baimena legez kanpo eman du Udalak

PRENTSAURREKOA

Gipuzkoako elkarte naturazale eta ekologistak, Naturkon izenpean bilduta, eta Añorgako bizilagunek, <añ- 13.2=”” cantera=””>Mercadona izenaz ezaguna den proiektuaren sustatzaileak aspalditik ari gara salatzen Donostiako Udalaren konplizitate eta permisibitateari esker Belartzan legez kanpo egiten ari diren jarduerak, ingurumenari zeharo inpaktu bortitza eragin dutenak.
Atzo, urriak 18, Udaletxeak presa handiz altxatu zuen Mercadonako obren etena, haiek bigarren aldiz geraraziak zirelarik guk irregulartasun eta ilegaltasun anitzen kontra hilabetez egin ditugun salaketen ostean. Etenaldia Udaltzaingoaren zigiluaren beharra izatera ere iritsi da, Valeriano Urrutikoetxea S.A. (VUSA) enpresak egunetan udalaren agindua urratzeagatik.

Oso larria da, zinegotziaren beraren esanetan, Hirigintzako Zinegotziari ‘sustatzaile batzuk adarra jotzen aritzea’, baino are larriagoa da Udaletxea, legea betetzearen bermatzaile izan behar lukeen hori, berriz ere ilegaltasun eta irregulartasunetan erortzea.

Beste ilegaltasun bat Hirigintzaren izanean

Udaletxeak urbanizazioaren errezepzioa egin gabe hasi dira pabilioi industrial bat pribatiboki eraikitzen. Era berean, enpresa horrek bi hilabete baino gehiagoz dinamitaz eta hondeatzaileaz, jo eta ke eta ordutegi arruntetik kanpo aritu zen lanean parte-hartze publikorik izan ez zuen obran; halaber bota zituen baimenik gabe 100.000 metro kubiko harri. Azken irregulartasun hori orain arte Udalak gauzatutako ekintza gaitzesgarrien zerrenda luzeari gehitu behar zaio, zeharo erdeinagarria XXI. mendeko udaletxe demokratiko batean.

Bestalde, Belartza Goian egiten ari diren harri-isurketa ilegala geldiarazi gabe jarraitzen du Udalak, hamaika salaketa izanagatik ere, gerora (berandu, alegia) emandako lizentziak babesten ez duelarik. Esan nahi baita, gaur egun sustatzaileek ez dute eraikuntza-obrarekin zerikusia duen baimenik, eta gainera aurreko lizentziaren baldintzapen guztiak urratzen ari dira… hori guztia ondorio administratiborik gabe, gure inpotentzia eta harridurarako.

Bi jarduera horiek obrak berehala etenaraztea eskatzen dute ezinbestean.

Enrique Ramos Hirigintzako Zinegotziaren adierazpenek urrun dute behin eta berriro egia, astetan salatutakoei erantzuteko badaezpadako neurriak berandu hartu dira, ez da zigor-espedienterik zabaldu preskribatu ez diren ilegaltasunetan, epaitegian ingurumenaren kontrako delitu batengatik instrukzioa merezi izan duten jardueren inguruko kontrolik ez da abiarazi, eta sustatzaileari ezarritako isunak lotsagarri arinak izan dira. Horiek guztiek argi asko erakusten dute zein den Doostiako Udalaren jokabidea eta posizioa: interes pribatuen mesedetan dihardu argi eta garbi, interes orokorraren gainetik. Berak jakingo du zergatik.

Fiskaltzari eskatzen diogu ikerketa abiarazi dezala salatutako ilegaltasun horiek guztiak udaletxeko agintari politiko edo funtzionario batzuen prebarikazio delitu diren argitzeko. Izan nahi al du Eneko Goia alkateak hainbeste irregulartasun eta ilegaltasunen isileko konplize?

Donostian, 2016ko urriak 19

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.