Alkateak egia saihestu du berriz ere

Home/Aldarrikatzen/Alkateak egia saihestu du berriz ere
  • Belartza

Alkateak egia saihestu du berriz ere

Prentsa Oharra – Belartza

Alkateak egia saihestu du berriz ere

Eneko Goia Alkate Jaunak Belartza-2 eremuan Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko bideraezintasuna defendatzen  duen adierazpenei erantzuna eman nahi diegu idatzi honen bitartez. Gogoratu beharra dago alkateak  egindako agerpenak Naturkon Gipuzkoako Naturzale Elkarteen Kolektiboak eta Añorgako bizilagunek egindako manifestuen ondorio direla, Belartza-2 eremuan sustatzaile pribatuek beste industriagune berri bat eraiki nahi duten lekuan dauden balore ekologikoen babesa eskatzen  zaiolarik udaletxeari.
Honen  inguruan  Alkate Jaunari berriro errepikatzeko beharrean gaude:
– Udaletxeak interes publikoa integratzen duten elementuen defentsaren  zaintza egin behar duela, eta ez pribatuena, planeamenduaren aldaketa aurrera eramateko gaitasuna duelarik hiriko beste lekuetan egin izan duen moduan, baita aurtengo 2016 honetan ere (Garbera, San Bartolomé, Uliaetc).
– Lurzoruen desklasifikazioa inondik ere ez darama udaletxeak sail horien erosketa egiteko beharra alkateak behin eta berriro zoritxarreko adierazpenetan esaten duen bezala. Zein intentzio edo xedekin egiten dituen ez dakigu, baino hiritargoa  objetibotasunez informatzearena ez dirudi.
– Belartza-2 eremuko lurzoruen titularrek motu propio bertako hedapena bultzatzeko epeak agortu dira, beraz udaletxeak EZ lioke kalte-ordainketei aurre egin behar aintzina aprobatutako planeamendua aldatzekotan, horren harira jurisprudientzia argia egonik.
Alkateak egia saihesten egindako adierazpenak alderdikoiki susmagarriak irudikatzen zaizkigu, bereziki bai Naturkonen manifestuan nola geroko komunikatuetan ingurumen aldean dauden baloren garrantzia eta horiek babesteko beharra bermatu beharko litzatekelarik, ondoko landa parkean barneratuz. Eta ez dezagun ahaztu Belartza-2ko planeamendua hirigintza basatiko urteotan jaio, hazi eta aprobatu zela, gainetik, legezkoak diren ingurumenaren gaineko inpaktu ebaluaketak egin gabe. 
Nahiko industrialgune daude Donostian,hala berriak nahiz hutsik daudenak (Eskusaitzeta, 700.000m2), nola degradaturiko beste hainbat, eta birgaitu daitezkenak ere bai (Molinao, Poligono 27, Infierno). Beraz, 209.000m2ko azalera duen habitat eta babestutako espezieak gordetzen dituen naturgunea, hiritar guztion ondare dugun ingurumena interés ekonomiko pribatuen eta hirigintza espekuatiboaren mesedean inongo beharrik gabe suntsitzea ez dela zilegia berriro ere salatu nahi dugu. 
Horregatik guztiagatik, berriro publiko egiten dugu Plan Orokorraren modifikazioa egiteko eta Belartza-2ko lurzoruak birklasifikatu eta mugakide duen Unanueko Landa Parkean barneratzeko eskaria, bertako balore naturalek behar bezainbeste babesa eduki dezaten.
Donostia, 2016-06-14
NATURKON (Gipuzkoako talde naturzale eta ekologistak):
EGUZKI – HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA – EKOLOGISTAK MARTXAN – ITSAS ENARA OE – UGATZA OE- ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT – ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA – ERKAXO NT – KATAMARRUA NT – SEO BIRDLIFE
Tags: |

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.