Belartzako betelanak geldiarazi dituzte

  • Obras en Belartza-2

Belartzako betelanak geldiarazi dituzte

Belartzako betelanak gelditurik

Naturzale!

Jakin berri dugu: Mercadona eraikitzeko lanak (Belartza-Harrobia) gaur arratsaldean geldiarazi egin dituzte!!!

Antza denez, Donostiako Udaltzaingoak obra guztiak berehala gelditzeko agindua eraman omen du.

Haritzaldek, bizilagunekin eta Naturkon osatzen duten gainontzeko taldeokin batera, lanak ilegalak zirela behin eta berriz salatu dugu, dena irregulartasunez josita baitzegoen eta Lege ezberdinak urratu baitira, prozedurak ere zalantzazkoak izanik.

OSO BERANDU, baina badirudi azkenean onartu behar izan dutela. Orain zigorrak eta ondorio politikoak izatea espero dugu. Guk hala eskatuko dugu behintzat.

CHANGE.ORG delako webean Errekatxulo-Belartzaren kontserbazioaren aldeko sinadura bilketa dagoela gogoratu nahi dizuegu.

Tags: |

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.