Carlos I hiribideko lanak bai, zuhaitzak ere bai

Carlos I hiribideko lanak bai, zuhaitzak ere bai

Amara Berriko auzokideen aspaldiko aldarrikapena Donostiako sarrera Carlos I hiribidetik kentzea eta eremu hori hiriarentzat berreskuratzea izan da eta, azkenean, udaberrian hasi dira lehenbiziko aurretiko lanak. Obren ondorioz, Carlos I hiribideko pareen aldean zeuden zuhaitzak moztu dituzte, soilik Isabel II Carlos I-rekin bat egiten duen eremu berde horretan daudenak oraindik geratu direlarik. Bada zuhaitz horiek, gehienak platanondoak, duela 45 urte landaturikoak eta 60 urte gorakoak dira eta inguruko garaienak dira. Ez dago argi zer gertatuko den haiekin eta Haritzaldetik gure kezka agertu nahi dugu, etorkizuneko urbanizazio proiektuan barneratuta nahi baititugu.

Esan bezala, oraingoz moztu ez badituzte ere, inguruan egiten ari diren lanek arriskua dakarte. Hortaz, eskatzen dugu zuhaitzok kontuan hartzea eta planifikazioan sartzea, etorkizuneko urbanizazioaren parte eginez. Horregatik ere, inguruan lanean ari direla dagozkien babes neurriak hartzea eskatzen dugu.

Haritzalden herritarron bizi-kalitatea hobetzearen alde egiten diren ekintzen alde gaude eta, ondorioz, bat gatoz Carlos I hiribidea auzoarentzat berreskuratzeko ekimenarekin, baina egun dauden berdeguneen mantentzearen aldekoak ere bagara, eta tamainako zuhaitzak etorkizuneko konponbidean barneraturik egon behar dutela uste dugu.

Prentsa oharra (PDF).

 

20150512_094859A

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.