2017ri eskatzen dioguna

2017ri eskatzen dioguna

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 25 urte betetzen dituen honetan gure aldarrikapenak, batzuk aspaldikoak, gogora ekarri nahi ditugu 2017ri gurariak egi bilaka daitezen eskatuz…

  • BELARTZA. Belartza gainerako babesa, eremu hori Unanue Landa Parkean barneratuz eta behin betiko Belartza 2 proiektua baztertuz.
  • AIAKO HARRIA Parke Naturala. Mugak zabaltzea eskatu genuen gisara, Irun, Oiartzun, Errenterian eta Hernanin, Donostiako Landarbaso eta Astigarragako Epele-Santiagomendi eremuak sartuz eta horrela anda eremuko balio handiko zonak babestuz eta, bide batez, muga koherente bezain garbiak ezarriz.
  • AÑARBEKO BASO ERRESERBA. Aiako Harriko Parke Naturalaren baitan kokaturik dagoen Gipuzkoako bertako zuhaitzez osaturiko basorik handienak babes-mailarik altuena izan dezan.
  • LEITZARANa Parke Naturala. 90. hamarkada hasierako Foru Gobernuko agindua izan zen, sekula bete ez dena, baino ahaztu ez duguna. Adarra-Mandoegi, Urumearaino hartuko luke. Ia batere eraikinik ez duen eremu zabala… Gipuzkoako hegoaldeko eraztun berdearen parte…
  • MENDIZORROTZ Babes Bereziko Eremua (BBE). Donostia, Orio eta Usurbileko Udalei eta Gipuzkoako Aldundiari zein Jaurlaritzari eskatuta. Europa mailako babesa behar luke eta Natura 2000 Sarean egon beharko luke. Guk gertuko itsasoaren zatia ere barruan sartzea eskatzen dugu.
  • Ondarroa 12 mila. Gure kostalderako eta itsas bazterrerako babesa eskatzen dugu. Hortaz, Mendizorrotzekoan itsasoa ere, Tenis-Ondarretako itsasaldien arteko zabalgunea barne, babestea eskatzen dugu. Era berean, bat egin dugu Ulia-Jaizkibelgo itsas-eremuarentzat babesa aldarrikatzen dutenekin.

Eta beste asko gehiago… batzuk beste talde ugarirekin partekatzen ditugunak: AHT stop; Errustegirik ez; Topo bai, Metro delakoaren pasante berririk ez, Aralar Parke Naturala da eta ez dago pista berriren beharrik, aukerak egon badaude…

2017an ere NATURAZ GOZATU!!

Testua osoa (PDFan).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.