Igeltxoaren etxea eta Urumea gertutik

Home/Sentsibilizazioa/Igeltxoaren etxea eta Urumea gertutik

Igeltxoaren etxea eta Urumea gertutik

Igeltxoaren etxea ezagutu ezazu!

Hm Jon2A-IGarinZatoz hegoaldeko zuhaitz-igelaren habitata ezagutzera! Animalia hau ezagutzeko aukera paregabea duzu.

Anfibio hau ikusteko, eta batez entzuteko, gau irteera gidatu bat antolatu dugu. Irtera Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin antolatu da.

Data eta ordua: ekainak 6, gauean ordua zehazteke.
Izen-ematea: beharrezkoa izango da, plaza mugatuak. E-maila bidal iezaiguzu zuen datuekin naturzale@haritzalde.org.

Urumea gertutik

Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz edo piraguaz, eta ertzetik ibilaldi ederra eginez.

Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.
Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak,baserriak, zubiak…

Datak eta beste
Ekainak 7, larunbata, 10:00tan. Trainerua, elebietan.
Ekainak 7, larunbata, 11:00tan. oinezko ibilaldia, elebietan.
Iraupena: Trainerua: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: gehienez 2h 30min.
Ibilbidea: Loiolako Erribera-Martuteneko 27 Poligonoko zubia.

Salneurria:
– Trainerua: 5 € (Haritzaldek babesturik. Kostu erreala 15-25 € partaideen arabera).
– Ibilaldia doan.

Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun.

Adin minimoa: Trainerua: 12 urte / Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.

Informazioa:
Traineruan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Kontuan hartu uretan burutzen den jarduera dela eta ondorioz aldatzeko jantziak eramatea komeni dela. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.

Izena emateko:
* Trainerua: www.arrauning.com
* Ibilaldiak: naturzale@haritzalde.org (datuak ipini, izen-abizenak eta telefonoa).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.