Urumea garbiko emaitzak

Urumea garbiko emaitzak

Apirilaren 5ean, auzolanean Urumearen garbiketa sinbolikoa burutu genuen. URUMEA GARBI ekimena Uraren Munduko Egunarekin (martxoaren 22an) eta San Telmo Museoan dagoen “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren irekierarekin batera burutzeko asmoa genuen, baina eguraldiak orduan ez zigun lagundu.
Nabarmentzekoa, 2 dozena lagun lanean aritu ginen eta ordu t’erdi eskasean hondakin ugari atera genuen.

  • Arraun Lagunaken: % 60 plastikozko hondakinak izan ziren.
  • Beste puntuen: % 90 plastikozko hondakinak izan ziren.

Hondakinen banaketa zehatzaren informazioa eta prentsa oharra hemen (PDF).

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza hau aurrera atera dadin lagundu duten guztiei, eta bereziki: Gipuzkoako Foru Aldundiari, San Markos Mankomunitateari, Donostiako Udalari, Surfraider Foundation Europako lagunei, Arrauning.com enpresako adiskideei, Arraun Lagunakeko kubleko kideei, DYAri eta bolondresei.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.