Landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran

Home/Sentsibilizazioa/Landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran

Landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran

Amara Berriko bizilagunak berreskuratzen dute, beti bukatugabea eta askotan aldarrikatua izan den “Amaiur parkea” (1998. urtetik). Hau ospatzeko festatxo bat egingo da, zuhaitz landaketarekin, Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera eta bide batez, Amara auzoan euskara dudtatzea dugu helburua.

2014ko martxoaren 29an, goizako 12etan Amaiur parkean.

Auzotar guztiak, haurrak, gazteak, helduak, baita txakurrak ere parkeaz poza dezatela nahi dugu, bide batez, txakur-kakak jasotzen ez dituzten gutxieneko txakur-jabeei zuzentzen gara eta txakur-kakak jasotzea eskatzen diegu, guztiok gune honetaz goza dezagun.
**11:30etan Txistulariak abiatuko dira Amaiur Parkera Kantujirarekin.
**12:15etan Zuhaitz landaketa herrikoia.
** Haur jolasak eta oparitxoa parkera hurbiltzen diren haurrentzat.

Amarako auzotar guztiak gonbidatzen ditugu, haurrak, helduak, gazteak, aiton-amonak parkera etor daitezen eta goza dezaten gune berde honetaz.

ITXAROTEN ZAITUZTEGU !!!!!!!!!!

Amara Berri Auzo Elkartea eta Haritzalde Naturzaleen Elkartea

Informazio gehiago: Kartela (PDF), prentsa oharra (PDF) eta Amaiur parkeko ibilbidea (PDF).

Zuhaiz Landaketa AMARAN

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.