Igeldoko putzuetara irteera

Home/Sentsibilizazioa/Igeldoko putzuetara irteera

Igeldoko putzuetara irteera

P1090573A
Otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna dela eta, igandean Igeldoko Mendizorrotz
eremura antolatu du irteera Cristina Enea Fundazioak, bertako putzuetan bizi den
igeltxoa gertutik ezagutzeko.

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere Hezeguneen Munduko Eguna modu
berezian ospatu nahi du Cristina Enea Fundazioak. Eta horretarako, Aranzadi
Zientzia Elkartearen
eta Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera,
Igeldora txangoa antolatu du, Mendizorrotzeko putzuetan bizi den hegoaldeko zuhaitz-
igelaren bizitokia ezagutzeko. Aranzadiko eta Haritzaldeko kide den
Xabier Rubio biologoaren azalpenei esker inguru horretako bioaniztasuna hobeto
ezagutu ahal izango dute bertaratzen diren guztiek. Zortea edukiz gero, iaz bezala igel gorriaren arrautzak ikusi ahal izango
ditugu bertako putzu batean, bai eta tritoi baten aleren bat eta hegoaldeko zuhaitzigelarena
ere, azken hori ikuskatzea zaila izango den arren, urteko garai honetan
hibernatzen baitago.

Txangoa doakoa da eta parte hartu nahi dutenek 943453526 telefonora deituz edo
www.cristinaenea.org webgunean eman dezakete izena. Txangoa goizeko 11:00etan
hasiko da Igeldoko kanpingeko autobus geltokian. Bertara joateko, 10:35ean 16. lineako
autobusa har daiteke (Igeldo) Gipuzkoa plazan.
Ibilbidea ez da gogorra baina egunotan egiten ari den eguraldi euritsua eta hotza dela eta,
oinetako eta arropa egokiak eramatea gomendatzen da. Txangoak 2-3 orduko iraupena
izango du, gutxi gora behera.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.