5 urteko umeekin zuhaitzak lantzen

5 urteko umeekin zuhaitzak lantzen

Azaroko azkeneko bi ostiraletan saio berezia antolatu dugu Donostiako Amara Berri Ikastetxean, 5 urteko umeen 2 gelatan. Proba moduan antolatu dugu aurten estrainekoz eta arrakasta handia gertatu da, haurrak zein irakasleak oso gustura egoteaz gain oso ongi pasa baitute. Helburua zuhaitzen garrantzia goraipatzea zen eta horretarako “izei txikiaren” ipuina gogora ekarri dugu, zuhaitzek zer ematen diguten aipatu dugu, dozena erdi bat zuhaitz ezagutu ditugu eta osto zein fruituen bitartez bereizten ikasi dugu. Eskola inguruko zuhaitzak ere bisitatu ditugu eta eskulan txikiak burutu ditugu. Amaitzeko haritzen ezkurrak etxean zein eskolan ereiteko banatu ditugu eta Haritzaldeko pegatinak eman dizkiegu. Hitz gutxitan esanda, oso ongi! Hurrengo urtean gehiago seguru!

Donostiako Amara Berri Ikastetxeko argazkiak.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.