Landaketarako eguraldi bikaina

Landaketarako eguraldi bikaina

Hotza bai, baina ezin gara kexatu, eguraldia aparta izan dugu eta. Goizean elurra ari zuen eta Gipuzkoako hainbat lekutan pixka bat txuritu du, Errenterian esaterako. Landatzen hasi behar genuenean ordea, ateri ez ezik, argiuneak ere izan ditugu eta tarte batean eguzkitan aritu gara lanean. Lagun asko ez dira azaldu, baina familia bakar batzuk etorri zaizkigu Haritzaldekooi landaketan laguntzera, eta gainera, a ze neska-mutiko langile eta iaioak. Baso-langile onak ikusi ditugu gaurkoan eta 100 zuhaitzak azkar eta ongi sartu ditugu. Bai fitxaje onak!! Ez ahaztu martxoaren 23an hurrengo zuhaitz-eguna ospatuko dugula Puion (Donostia).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.