I. Zuhaitz eguna: Damazelai parkea

I. Zuhaitz eguna: Damazelai parkea

Haritzalde Naturzaleen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko zuhaitz landaketa egingo da Aiete-Pagolako eremuan, Damazelai parkean. Zuhaitzak Gipuzkoako Foru Aldundiak eman ditu eta lekua Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi Bulegoa eta Ingurumen Zuzendaritzarekin adostuta da. Bertoko 100 zuhaitz landatuko dira, honako espezieena: 30 urki, 30 lizar eta 40 haritz kandugabe. Ekimen honen bitartez atmosfera zertxobait garbitzea espero da, sinbolikoki CO2 isurketak konpensatzea ere, eta lekua ederrago bihurtzea.

Garraio publikoa erabili ezazu (autobusa edo topoa).

Data: 2013ko otsaiaren 23a, larunbata
Topalekua: Lugaritzeko Euskotreneko geltokian. Topoaren mapa eta ordutegia.
Dbus lineak: 27 Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, ordutegia eta 24 Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, ordutegia.
Ordua: 11:00etan
Landatzeko tokia: Aiete-Pagola eremuan, Damazelai parkea (gorriz adierazita).

Animatu zaitez! Garturatu zaitez zure lagun eta familiarekin!

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.