Musika Hamabostaldi berdea 2012, zuhaitz landaketa

Musika Hamabostaldi berdea 2012, zuhaitz landaketa

Pasa den larunbatean Haritzaldekideok Donostiako Musika Hamabostaldikoekin bat egin dugu eta Puion zuhaitz landaketa burutu dugu. 218 zuhaitz jarri ditugu, astigar txikiak, lizarrak. urkiak, urritzak eta intsusak. Horrela espero dugu hurrengo 25 urteetan zehar konpensatu ahal izango dutela Hamabostaldiko Antzinako Zikloan sorturiko kutsadura atmosferikoa. Izan ere, kalkulatu da partehartzaileek bidaietan isuritako CO2 eta 11,4 tn izan ziren. Zuhaitzok airea garbitzeaz gain beste hainbat funtzio eta paper betetzen dituzte. Haritzalden 20 urte daramazkigu landaketak burutzen. 2013ko hasieran gehiago izango dira, elkar ikusiko al dugu bertan?
Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi, eta ZORIONAK Donostiako Musika Hamabostaldia, ekimenarengatik!

Prentsa oharra.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.