Haritzaldek bat egiten du Kalapiek deituriko bizikleta martxarekin

Home/Aldarrikatzen/Haritzaldek bat egiten du Kalapiek deituriko bizikleta martxarekin

Haritzaldek bat egiten du Kalapiek deituriko bizikleta martxarekin

Urumean, “Martutenen beste proiektu bat posible da” dute leloa eta guztiz bat gatoz Kalapierekin, nahiz eta beraiek aurkeztu duten proposamenarekin bere osotasunean ados ez gauden. Guk ertzak ahalik eta naturalenak nahi ditugu ubideak ibaia izaten jarraitu dezan.

Bihar, maiatzaren 10ean, Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak Urumearen ibaiertzean zeharreko ibilbide zikloturista irekia antolatu du, besteak beste eta batez ere Martutene aldean Ur Agentziak (URA) burutu nahi duen uholdeak saihesteko onarturiko proiektuaren aurka. Izan ere, aipaturiko proiektuak ibaiaren kanalizazio eta artifizializazio bortitza ekarriko baitu. Kalapiek, txalotzekoa den lan boluntario itzela eginez, alternatiba bat aurkeztu zuen, non Urumearen ertza komunikabide natural gisa aurkezten zuen eta obra askoz ere bigunagoa eta ingurumenarentzat askoz leunagoa eskainiz. Esan bezala, ahalegin ikaragarria musu-truk hitzaldiak, erakusketak, ibilaldiak eta- antolatuz, gero URAk ezer gutxi kontuan hartzeko. Jaurlaritzatik proposatzen den konponbidea ibaiarentzat  gogorrena da: murru, harresi bertikalak. Hortaz, Haritzalde Naturzaleen Elkartean Kalapiek aurkezturiko alternatibarekin erabat ados ez bagaude ere, ofiziala baino askoz hobea dela iruditzen zaigu, eta ziur gaude, biharko ibilaldiaren leloak dioen bezala, Martutenen beste proiektu bat posible dela. Hortaz, bat egiten dugu bizikleta martxarekin eta gure bazkide eta zaleei ez ezik, herritar guztiei dei egiten diegu bertan parte hartzera.

  • Martxaren abiapuntua: Mundaitz zubian (Via Fora tabernaren ondoan).
  • Data: Maiatzak 10.
  • Ordua: 10:30.

Urumearen ibai ertzak bere beheko partean nahiko egoera traketsean daude, baina oraindik gelditzen dira ongi kontserbaturiko zatiak eta itxura naturaleko eremuak. Aldi berean, aurrekoak babesteaz gainera okerrago daudenak, artifizializatuagoak, kanpoko landare-espezieekin edo zuhaitzik gabekoak berreskuratzeko aukera dago. Beraz, ibai naturalak ongi kontserbaturiko ertzetako bertako landarediaz horniturik nahi ditugu. Epe luzera denon onerako izango da, ez izan zalantzarik. Martutenen beste proiektu bat posible da.

logo_kalapie

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.