ADIERAZPENA: URA eskubide unibertsala

Home/Aldarrikatzen/ADIERAZPENA: URA eskubide unibertsala

ADIERAZPENA: URA eskubide unibertsala

Honekin batera Euskadiko GGKE Koordinakundea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Prosalus, Papelerías Tamayo, Arrauning.com, Cristina Enea Fundazioa eta Ekologistak Martxan eragileok sinatu dugun ADIERAZPENA aurkezten dizuegu. Adierazpenarekin bat egiten baduzu Atxikitu zaitez! (naturzale @ haritzalde.org).

Dakizuenez, asteburu honetan, larunbatean (maiatzaren 31n) itxiko da San Telmo Museoan martxotik dagoen “ura, ibaiak eta herriak” erakusketa. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak beste hainbat eragilerekin batera ekintza andana antolatu ditu “herritar agenda” bat osatuz. Bada, erakusketari amaiera egokia eman nahian jarduera ezberdin antolatu ditugu asteburuari begira, baina Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean erakusketaren gai nagusia hartuta adierazpen bat sinatu dugu (atxikiturik). Pentsatuta genituen larunbat arratsalderako 2 jarduera: Urumea ibaiaren jaitsiera eta Martutenetik Zuloagara ibai ondotik URA eta URUMEAren aldeko martxa. Zoritxarrez, eguraldiaren iragarpenak ez dira onak alde batetik, eta bestetik, asteburu honetan daude jarduera mordo eta Erakunde askok adierazpena sinatu duten arren , martxan ezingo zirela egon adierazi digute. Ondorioz, arratsaldeko 2 jarduera horiek (URUMEAREN JAITSIERA eta URA ETA URUMEAREN ALDEKO MARTXA) BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DUGU.

Ziur gaude bestalde, Urumea ibaiaren aldeko jarduerak ez direla erakusketarekin bukatuko, beraz, uste dugu aurrerago horiek ere burutzeko aukera egongo dela.

Zergatik jarduera horiek?

Erakusketa uraren inguruan mundu mailan dauden gatazka ezberdin batzuk gogora ekartzen dizkigu, edateko ura oinarrizko giza eskubidea dela agerian utziz. Aldi berean, hemengo gai bat erantsi zaio, Urumearen uholdeak gizakiongan duten eragina. Hortaz, biak uztartuz, erakusketari eta hiritar agendari amaiera emateko aldarrikapen martxa proposatzen genuen.

  • Urumearen jaitsiera. Edonolako untziak erabiliz (kayak, txalupak, surf oholak, traineruak…).

17:00 Arraun Lagunak; 17:15 Ur Kirolak. Helburua litzateke 18:00ak aldera itsasgorarekin ahalik eta gehien hurbiltzea azkeneko zubiraino (ahal dena). Ez da lasterketa. Ibaia zaindu nahi dugula eta ibaiaz gozatu nahi dugula aldarrikatzea da, besterik ez.

  • Ibilaldia, Martutenetik 17etan irtengo da 18:30ak aldera Zuloaga plazara iristeko. Jai giroan burutzea nahi genuen eta erakusketaren gisa, 2 artdatz izango zituen, eta bi lelo:

URUMEA BIZI. Nahi dugulako Urumea ibaia garbia eta bizia, bizitzeko eta bizitzaz betea.

URA GIZA ESKUBIDEA. CON EL AGUA NO SE MERCADEA. Uraren eskubide unibertsalaren ingurukoa.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.