Abenduak 29, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Abenduak 29, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Donostiako hiriako tamaina (urdinez mugatuta)1813-1864. urteen bitartean.

Donostiako tamaina (urdinez mugatuta) 1813-1864. urteen bitartean.

Duela 13 urte, Nazio Batuen Asamblada Orokorrak, finkatu zuela maiatzaren 22a, Nazioarteko Biodibertsitatearen eguna. Hau esanda, egia da, bost urte lehenago abenduaren 29ko data finkatu zela Bioaniztasunaren konbenioa indarrean jarri zen egunean. Abenduko data hau bestelako ospakizunen garaietan denez, maiatza aldera pasatzen ari da. Haritzalden pentsatzen dugunez, gai hau serioa dela eta nahiz eta bestelako ospakizunak hor egon, abenduaren 29ko hau indartzeko asmoz, ekarri nahi dugu gogora gaur.

Bestetik, duela 200 urte, Donostiako hiriak jasan izan zuen azkenengo sutea. Bortxaketak eta hilketak egon ziren abenduaren 31ko datan. Gainera duela 150bat urte pasa dira Donostiako hiria plaza militarra izateari utzi zioenik, bere harresiak botatzeari erabakiz. Orduan hasi zen Donostiako hirigintzaren hazkundea, hasieran irizpide garbiak mantenduz, eta natura eta paisaia kontutan hartuz, antolatu zen hiria, baina XX.mendeko erdialdean 1950ko Plan Orokorraren agerpenarekin, eta 1962ko antolamendu plan orokorarrekin batera hiri berri bat, desordenatuta, sozial eta ingurumen irizpiderik gabekoa eta epe motzean onura ekonomiko partikularrak besterik ekartzen ez dituena eta mota askotako krisialdira eramaten gaituena.

Bi “ospakizun” hauek lotu eta ekarri nahi ditugu gaur gogora, Haritzalderen Donostia 1813-2013 izeneko proiektuaren eskutik, non udalerri honetan egon den eboluzioa ikusten den. Proiektu honek bi zutabe nagusi ditu, dibulgatiboa (erakusketa eta web orria) eta ikerketa lana. Zutabe dibulgatiboan,  ERAKUSKETAn bisitariak honako informazio hau ikusi ahal izango du:

  • Batetik, 1852. urteko Injineruen Brigadak egin zuen planoa, non ikusi dezakegun hiriak hartzen zuen espazioa, inguruko auzoak eta herriak, hondartza eta dunek hartzen zuten azalera, lautada lohitsu eta paduren banaketa ahaztu gabe, laboreak, belardiak, sagastiak baserriz inguratuta eta basoak, intsinis pinu eta kanpoko beste koniferarik gabekoa, bailara txikietako zokoetan irauten zutelarik.
  • Bigarrenik, panel interpretatibo bat non sarrera historiko bat egin eta gero (1014. urtetik hasita), 1813. ta 1863-1864 arte udalerrian egon diren momento eta leku aipagarrienak, hirigintzaren ikuspegitik hobeto interpretatu ahal izateko, hiriaren eboluzioa eta orduko ondare natural eta kulturalaren egungo galera.
  • Hirugarrenik, sei argazki aereo ditugu, eskala berdinean eginda, modu egokienean konparatu ahal izateko non udalerriaren eboluzioa ikusten den, 1954tik 2008ra, eta nola metroz metro biodibertsitatea eta paisaia suntsituz, artifizializazioa eta donostiarren distantzia fisikoa haundituz, atzera pausoa dena gizaki harremanetan dagokienean.
  • Azkenik, panel batean, 2005ko Baso Inbentarioaren emaitzak ikusten dira, non erraz ikusi ahal izango dugu lur erabileren banaketa.

Erakusketa hau abenduaren 29an plazaratuko dugu Kontxa Pasealekuan eguraldi ona egiten badu eta Gipuzkoako plazan eguraldi txarra (euria edota Haizea) egiten badu, goizeko 10:00etatik 20.00ak arte. 2014ean jarraipena izango du proiektu honek.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.