Hazi banaketa: eskerrak

Hazi banaketa: eskerrak

ESKERRIK ASKO DENOI, MILA-MILA ESKER!!!

Asteburu honetan urteroko hazi banaketa burutu dugu eta oso arrakastatsua izan da. Oso pozik gaude datuokin. Aurten haritza, pagoa eta astigar zuriko haziak banatu ditugu, ehunka. Eta ehunka lagun ere etorri zaizkigu hazi bila. Batzuk urtero etorri ohi dira eta beste batzuk komunikabideen bidez gure jardueraren berri izanik herri ezberdinetatik heldu dira. Dozenaka pertsona irakurri dituzte gure panelak eta milaka ikusi dute “Haritzalde”, Donostiako Kontxan eta Gipuzkoa plazan, eta Lasarteko Okendo plazan… Hortaz:

* Mila esker interesa erakutsi diguten guztiei.

* Mila esker gure berria zabaldu duten komunikabideei.

* Mila esker Aranzadi Zientzia Elkarteari Land Rover luzea dohan uzteagatik.

* Mila esker Gizalde utzitako materialarengatik.

* MILA ESKER ETA ZORIONAK parte hartu dugun haritzaldekideoi!!

Inportanteena: sentsibilizazioa eta naturzaletasuna bultzatu ditugula. Horixe bai guk ereindako hazia.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.