Zumaiko marearte gunea gurekin ezagutu!

Home/Sentsibilizazioa/Zumaiko marearte gunea gurekin ezagutu!

Zumaiko marearte gunea gurekin ezagutu!

SONY DSCMarearte gunean bizi den fauna eta flora ezagutzeko aukera paregabea duzu.
Bakarrik, lagunekin, gurasoekin, lehengusuekin edo familia osoa etor zaitezkete.

Egitaraua
10:30tan Algorriko interpretazioa zentruari bisita gidatua Aitor Leiza Zumaiako naturzalearen eskutik.
11:30tan Zumaiako hondartza batetako marearte guneari bisita gidatua Aitor Leizaren eskutik.
16:30tan Itsasontzizko bidai gidatua ondare geologikoa ezugutzeko. 45 minutuko bidaia, berdezko ibilbidea.

Noiz: irailak 22.

Ordua: 10:30tan Algorriko interpretazio zentruan.

Prezioak
Haritzaldeko kideak: izen-ematea doan, itsasonzizko bidaia 5 euro.
Umeak (18 urtera arte): izen-ematea doan, itsasonzizko bidaia 5 euro.
Helduak: izen-ematea euro 1, itsasonzizko bidaia 10 euro.

Izen-ematea: Plaza kopuru mugatua. Izen-ematea beharrezkoa da. Izena-emateko azken eguna irailak 19a da. Inprimakia Haritzaldeko e-mailera bidali behar da: naturzale@haritzalde.org

Bazkaria: Bakoitzak nahi duen moduan eta berekaxa, etxetik ereman, bokatak erosi, jatetxean…

Zumaiako informazio praktikoa mapa bidez: GeoZumaia.

Garraioa: autobusez Lurraldebus, trenez Euskotren zerbitzuak erabili daitezke.

Haritzaldek diru-laguntzaz sustaturiko jarduera.

Oharra: Bazpada ere aldatzeko jantziak eta busti daitezkeen zapatak eraman. Eguraldia dirudienez eguzkitsua izango da eta hondartzan egongo gara…

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.