Añarbe 1000. Mendi martxa

Home/Sentsibilizazioa/Añarbe 1000. Mendi martxa

Añarbe 1000. Mendi martxa

KARTEL

AÑARBE+ERREKABELTZ mendiak BASO ERRESERBA izendatuak izateko talde ekologistak, mendi elkarteak eta instituzio sinatzaileak, elkarlaenan egiten ari garen kanpainaren barruan, herritarrak “AÑARBE. 1000” kanpainaren helburu guztiekin bat egitera animatzen ditugu baita Aiako Harria Natur Parkean ekainaren 2an egingo den mendi martxan parte hartzera ere. Keinu honekin, Erresebaren sorrera azkartzea eta pausoak ORAIN ematea eskatu nahi diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

Añarbe+Errekabeltz baso publikoetan aipagarria da bertako landaredi eta faunaren interes maila altua, bertako hariztiaren azken gotorleku handia izanik, horren adierazgarri den Añarbe bait da Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena.

Erreserba Gune honek Añarbeko urtegia inguratu eta babestuko du zeina, gure mendi eta bailaren artifizializazio maila altua kontuan izanik, kontserbazio egoera onargarrian geratzen zaigun leku bakanetako bat den. Baso Erreserba hau, bere babesa zihurtatzeko helburuz Erreneteria-Oreretako Udalak proposatu zuen 2006an.

“Añarbeko Basoak herri lurrak dira eta Natura 2000 Sareko leku honetan biltzen dira Aiako Harria Natur Parkeko balio ekologiko garrantzitsuenak”.

Arrazoi horrexegatik “beste erabileren gainetik, landaredi eta basa animalien kontserbazioa hala nola habitat naturalena lehenetsi behar dugu, bereziki Euskal Herrian naiz mundu mailan barneratuta gauden ingurumen eta bioaniztasunaren krisialdiaren aurrean”.

ZAIN DEZAGUN AÑARBE!

EGUZKI
HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA
CLUB VASCO DE CAMPING
URDABURU M.T.
EKOLOGISTAK MARTXAN

Informazio gehiago: prentsa oharra (PDF), kartela (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.