Urumea

Urumea ibaia Donostiako ardatz nagusia da.
Auzoak mugatzeaz gain batzuk zeharkatzen ditu: Martutene, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara, Egia, Erdia, Gros eta Alde Zaharra.

Helburu nagusietako bat, hirian dugun ibaiari dagokion garrantzia ematea, eta hau, gizarteratzea izan da.

Horretarako udaberrian “Ura, ibaiak eta herriak” nazioarteko argazki erakusketan partaide izan ginen hiritar agendan hainbat jarduera antolatuz.
Erakusketa ibiltari bat antolatu dugu, Urumea, bere giza alderdia, hainbat auzo, auzogune eta herritan ikusteko aukera izango dena.
Urumea gertutik ezagutzen bisitaldi gidatuak burutzen ari gara, traineruz edo oinez, ibaiaren nondik norakoak erakusteko.

Erakusketaren trailerra

Erakusketaren datak eta lekuak:

  • 2014ko urriaren 1etik 18ra, Etxarriene Auzo Etxea, Martutene, Donostia.
  • 2014ko urriaren 20tik 31era, Loiolako Kultur Etxea, Loiola, Donostia.
  • 2014ko azaroaren 3tik 2015eko urtarrilaren 31era, Cristina Enea Fundazioa, HidroLogikak proiektua (egitaraua), Donostia.

A3-Martutene72