Urumea gertutik ezagutzen 2017

Home/Urumea gertutik ezagutzen 2017

Urumea gertutik ezagutzen

Urumea bizi erakuketaren osagarri bikaika bisitaldi gidatuak, oinez zein traineuz. Esperientzia berri honen bitartez hiria ikusteko ikuspuntu berri bat edukiko duzu!

Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean burutuko dira. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.

Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.

Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak, baserriak, zubiak…

Informazio eskurria lortu (PDF).

Noiz-zer:

T: Trainerua
O: ibilandia

Eus: euskaraz
Cas: gazteleraz


Urriak 21, 16:00. T. Eus
Urriak 22, 11:00. O. Eus
Urriak 28, 11:00. O. Cas
Urriak 29, 11:00. T. Cas
  • Iraupena: Trainerua: 2 ordu inguru. / ibilaldia: 2 ordu eta erdi inguru.
  • Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
  • Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25 €), Haritzaldeko kideak doan.
  • Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun (5 gutxienez).
  • Gutxieneko adina: Trainerua: 12 urte / Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
  • Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.
  • Izena-emateko: Haritzalde

 

 

  • Oharrak:
  1. Jarritako data horietatik kanpo posible da bisitaldi gidatuak taldeentzat hitzartzea, (traineru/kayak gutxienez 8 lagun, gutxieneko adina 12 urte direlarik, eta ibilaldirako gutxienez 10 lagun). Ezohizko irteerarentzat e-mailez jar zaitezte gurekin harremanetan.
  2. Taldea izanez gero jarritako datentzat hizkuntza aldatzeko aukera dago.