Urumea gertutik ezagutzen 2015

Home/Urumea gertutik ezagutzen 2015

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.

Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.

Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak, baserriak, zubiak…

Galduko al duzu?

Noiz-zer:T: Trainerua
O: ibilandiaEus: euskaraz
Cas: gazteleraz
Ele: elebitan
Martxoak 14, 10:30. T. Eus
Martxoak 15, 11:00. O. Eus
Martxoak 28, 11:00. T. Cas
Martxoak 29, 11:00. O. Cas
Apirilak 18, 17:00. T. Ele
Apirilak 19, 11:00. O. Ele
Apirilak 25, 10:00. T. Eus
Apirilak 26, 11:00. O. Eus
Maiatzak 10, 11:00. O. Cas
Maiatzak 16, 16:00. T. Cas
Maiatzak 24, 11:30. T. Cas
Maiatzak 31, 10:00. O. Ele
Maiatzak 31, 16:00. T. Ele
Ekainak 14, 11:00. O. Eus
Ekainak 14, 16:00. T. Eus
Irailak 26, 11:00. O. Eus
Irailak 26, 16:00. T. Eus
Urriak 10, 11:00. O. Cas
Urriak 10, 16:00. T. Cas
Urriak 25, 11:00. O. Ele
Urriak 25, 16:00. T. Ele
Azaroak 8, 11:00. O. Ele

  • Iraupena: Trainerua: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: 2 ordu inguru.
  • Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
  • Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25€).
  • Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun (5 gutxienez).
  • Adin minimoa: Trainerua: 12 urte /Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
  • Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.
  • Izena-emateko:

 

  • Oharrak:
  1. Taldeek posible dute traineru ordez piraguak hautatzea, mailez/telefonoz aurretik adierazita.
  2. Taldea izanez gero jarritako datentzat hizkuntza aldatzeko aukera dago.
  3. Jarritako data horietatik kanpo posible da bisitaldi gidatuak taldeentzat hitzartzea, (traineru/kayak gutxienez 8 lagun eta ibilaldirako gutxienez 10 lagun).
  4. Salneurriak ezohiko irteeretarako: trainerua/kayak: 15€; ibilaldia: 5 €.