Urumea Bizi erakusketa

Home/Urumea Bizi erakusketa


Ramón Arambarri Augur Natureren eskutik eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak sustatutako Urumea Bizi argazki erakusketa Astigarragako Kultur Etxean ikusgai egongo da. Urumea ibaiaren arroan bizi den biodibertsitatea ezagutzeko aukera paregabea, ekosistemak eta izadiaren argazki zoragarriekin.

Iaz erakusketa ibiltari hau Donostia eta Hernaniko herrietan ikusgai egon zen. Aurten 2018ko ekainean Astigarragan egon zen eta urrian zehar, Errenteriako Xenpelar Etxean egongo da.

 

Burututako erakusketak:

  • 2018ko ekainaren 1etik 22ra, Astigarragako kultur etxean.
  • 2018ko urtarrilaren 2tik 26ra, Biteri Kultur Etxea, Hernani.
  • 2017ko azaroaren 2tik 23ra, Ereñotzuko Auzo Etxean, Hernani.
  • 2017ko urriaren 2tik 27ra, Martuteneko Etxarrienen (Elenategi 2), Donostia.
  • 2017ko irailaren 11tik urriaren 27ra, Loiolako Kultur Etxean, Donostia.
  • 2017ko maiatzaren 13tik abuztuaren 27ra, Cristina Enan, Donostia.

Erakusketaren bideoaren aurrerapenaren esteka.

Erakusketarekin antolatutako jarduerak

Astigarragan:

  • Ekainak 1, erakusketaren inaugurazioa. Aurkezpen ekitaldia. Xabier Rubio, Haritzaldeko biologoa.
  • Ekainak 9, mendi irteera Santiagomenditik Landarbaso-Epele bailarara. Gidariak: Marko Sierra eta Jesus Rubio (nekazaritza ingeniariak).
  • Ekainak 10, familientzat tailerra: “Urumea ibaiko eta Astigarragako lehen biztanleak”. Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz.  Jesus Tapia. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoa.
  • Ekainak 12, hitzaldia: “Piriniotako muturluzea (Galemys pyrenaicus): ekologia eta kontserbazioa”. Hizlaria: Amaiur Esnaola Illarreta, Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila (UPV/EHU).
  • Ekainak 22, bisitaldi gidatua: “Gaugiroan saguzarrekin”. Kiko Alvarez Biologian Doktorearen eskutik.