Peñafloridako institutua, ingurumenaren aurkakako bortxakeria

Home/Peñafloridako institutua, ingurumenaren aurkakako bortxakeria

Bere garaian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak hiritarrei jakinarazi zien Amarako Peñaflorida Institutua eraitsia izango zela eta, leku berean, Bigarren Hezkuntzako zentro berri bat eraikiko zuela. Hala eta guztiz ere, sail horrek egindako jakinarazpenak apropos gorde zituen isilean proiektuan jasotako institutu ondoko bi lursail berderen ezabapena eta bertan dauden eite handiko 45 zuhaitzen erauztea HARITZALDE Naturzaleen Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailari jakinarazten dio erauzi nahi dituen zuhaitzen gehiengoa hainbat belaunalditan zehar institutuko ikasleek landatuak izan direla. Izan ere, hainbat hamarkadetan zehar Peñaflorida Institutuko ikasle eta irakasleek kanpoko ikasgela bezala erabili dituztela zuhaizti horiek.

Informazioa gehiagorako