HidroLogikak 2017

Urumea bizi erakusketa

Ramón Arambarri Augur Natureren eskutik eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak sustatutako Urumea Bizi argazki erakusketa Cristina Enean Fundazioan ikusgai egongo da HidroLogikak 2017 proiektuaren barnean.
Urumea ibaiaren arroan bizi den biodibertsitatea ezagutzeko aukera paregabea, ekosistemak eta izadiaren argazki zoragarriekin.

Datak: maiatzaren 13tik abuztuaren 27ra.

“Ibaia, bizi iturri bai, baina ikusten dugun
ura baino zerbait gehiago ere bada. Ertzak,
zeharkatzen duen lurzoroa, lurrazpiko
urak, ibar basoak, uholde-lautada,
inguruko mendi magalak eta hango landaredia,
haranak, azken batean, arro osoa eta
hura jasotzen duen itsasoaren zatitxo bat
ibaiaren parte dira. Bertan biztanle
ugari, anitzak. Hona hemen haietako batzuei
eskainitako eske roneko begirada xumea.”

Bisitaldi gidatuak

erakusketan zehar

 

Eus: euskaraz
Cas: gazteleraz

Maiatzak 13, 11:00. Cas. Ramon Arambarrirekin
Maiatzak 27, 11:00. Eus. Haritzaldeko kide batekin.
Ekainak 17, 11:00. Cas. Jorge Gonzalez eta Haritzalderekin.
Uztailak 16, 11:00. Eus. Haritzaldeko kide batekin.
Abuztuak 6, 11:00. Cas. Haritzaldeko kide batekin.