Urumea gertutik ezagutzen
Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak
Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, ARRAUNING.COM enpresa eta Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean burutuko dira. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.
Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.
Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak, baserriak, zubiak…
Informazio guztia duen eskurria lortu (PDF).
Noiz-zer:
T: Trainerua Eus: euskaraz |
Apirilak 9, 17:00. T. Ele Apirilak 10, 11:00. O. Eus Apirilak 23, 17:00. T. Ele Apirilak 24, 11:00. O. Cas Maiatzak 7, 17:00. T. Ele Maiatzak 8, 11:00. O. Eus Maiatzak 15, 11:00. O. Cas Maiatzak 21, 17:00. T. Cas |
- Iraupena: Trainerua: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: 2 ordu inguru.
- Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
- Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25 €).
- Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun (5 gutxienez).
- Adin minimoa: Trainerua: 12 urte / Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
- Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.
|
|
- Oharrak:
- Jarritako data horietatik kanpo posible da bisitaldi gidatuak taldeentzat hitzartzea, (traineru/kayak gutxienez 8 lagun, gutxieneko adina 12 urte direlarik, eta ibilaldirako gutxienez 10 lagun). Ezohizko irteerarentzat e-mailez jar zaitezte gurekin harremanetan.
- Taldea izanez gero jarritako datentzat hizkuntza aldatzeko aukera dago.