Belartza-2: paseo guiado

Belartza-2: paseo guiado

IBILALDIA: BELARTZA, DESAGERTZEKO ZORIAN DAGOEN XARMA HANDIKO PARAJEA

ULERTEZINA iruditzen zaigu Belartzan (Donostia-Añorga) 20 hektareako industrialde bat egin nahi izatea, kontuan hartuta 3 km-ra 70 hektarea dituen eta enpresa bat bera ere ez duen Eskuzaitzeta (Zubieta) industrialdea dagoela. Halaber, ONARTEZINA da Donostiako Udalak lanak lizentziarik gabe hasteko baimena eman izana eta aire zabalean arrokak txikitzen eta ale xehe bihurtzen utzi izana, aurretik Ingurumen Inpaktuaren inguruko nahitaezko azterlana egin gabe; izan ere, eremu hau balio handiko gunea da natura, nekazaritza eta paisaia aldetik HAPOren (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) arabera, eta UNANUE Parkearen ondoan dago. Zergatik hainbesteko presa? Eraiki eta eraiki ari dira, eta gero zer?…………………….. ondotxo dakigu erantzuna!.

Balio natural handiak dituen landa eremu bat eremu urbanizagarri bihurtzeak eragiten dituen kalteak ugariak dira. Eremu honetan, 25 hegazti espezietik gora daude erroldatuta, horietako batzuk galzorian, hala nola miru gorria, belatz handia edo ferra-saguzarra, eta belardiz eta baratzez osatutako landazabala era orekatuan nahasten da zuhaizti autoktonoekin, batez ere ibarretan. Paisaia oso ederra da, isurialde batetik Donostiako hondartza eta itsasoa ikusten dira, eta baita Mendizorrotz ere, eta beste isurialdetik, berriz, Adarra, Ernio eta Gipuzkoako eta Nafarroako mendi guztiak.

Hau guztia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu ekainaren 19an, igandean. Halaber, Unanue-Zar baserri zaharra eta Unanue haitzuloa ikusiko ditugu. Azken hau babestuta dago, eta balio handiko ondare naturala eta kulturala da.

EKAINAK 19 IGANDEA TOPOA DONOSTIATIK: 8,43
ERREKALDEKO GERALEKURA ORDU HONETAN IRISTEN DA: 8,52
IBILALDI INTERPRETATIBOA-GIDATUA BALIOAK ETA ARAZOAK EZAGUTZEKO
IRAUPENA: 2 ORDU ETA 40 MINUTU. OINETAKO EGOKIAK EKARRI, IBILALDI ERRAZA, 250 METROKO DESNIBELA

Antolatzaileak: EGUZKI-N2000 eta Jesusmari Alquezar CVCEko ohorezko lehendakaria.
Babesten dute: NATURKON (Gipuzkoako talde naturzaleak) eta BELARTZAII GELDITU auzo-elkartea

Testo de Jesusmari Alquezarren En la corona verde de Donostia (PDF).

Ibilbide deialdia (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.