Gipuzkoako mugimendu ekologistak Aldundiaren aurrerapausua ongi baloratzen du, eta izen-aldaketatik haratago, natur kontserbaziorako politiketan dituen eskumenak garatzen hastea eskatzen dio

Home/Aldarrikatzen/Gipuzkoako mugimendu ekologistak Aldundiaren aurrerapausua ongi baloratzen du, eta izen-aldaketatik haratago, natur kontserbaziorako politiketan dituen eskumenak garatzen hastea eskatzen dio

Gipuzkoako mugimendu ekologistak Aldundiaren aurrerapausua ongi baloratzen du, eta izen-aldaketatik haratago, natur kontserbaziorako politiketan dituen eskumenak garatzen hastea eskatzen dio

Natur talde eta erakunde ekologisten ordezkariak.

Prentsaurreko honen helburua Gipuzkoako 16 natur talde eta erakunde ekologistok Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzarekin, eta zehatzago esanda, natur kontserbazioari eta bioaniztasunari lotutako gaiekin, legegintzaldi honetan izan dugun harremanaren balorazioa egitea da. Bide batez, Berrikuntza, Landa-Garapena eta Turismo Sailean berriki egon den kargu aldaketa baloratzea ere.

Bilduk Foru Aldundiko agintaritza aldaketaren izenean hartu zuela ikusita, Gipuzkoako mugimendu ekologistak elkarlanean aritzeko apustua egin zuen. Hamasei natur talde elkartu eta lanean hasi ginen Foru Aldundiaren arlo honetako Zuzendaritzaren kudeaketa beste norabide batean jartzeko.

Hasieratik izan da bidea aldapatsua. Batetik, Sailen banaketa egiterakoan ingurumena bioaniztasuna eta natur kontserbaziotik bereizi zen, azken hau jarduera ekonomiko gisa planteatuz; bestetik, karguen izendapenak ikustearekin batera adierazi genuen zailtasunak aurreikusten genituela aldaketarako. Hain zuzen, egurgintzako interes pribatu jakinek bioaniztasunaren zaintzarekiko lehentasuna izaten jarrai zezaketelakoan. Hala ere, aurrera egin genuen, eta azken urte hauetan Gipuzkoako Foru Aldundian inoiz diseinatu eta garatu ez den natur kontserbazioaren aldeko plangintza egiteko oinarriak ezartzen saiatu gara.

Proposamen ideologiko eta tekniko serioak, gaitasuna eta elkarrizketarako borondatea badituela erakutsi dugu. Ondare naturalaren kontserbazioa, defentsa eta berreskurapena ahalbidetuko duen kudeaketa-eredua ezartzeko bost txosten aurkeztu ditugu, eta dozena inguru bilera egin ditugu gure ikuspegiaren beharra eta zilegitasuna erakusteko. Bi dira ozen egin ditugun aldarrikapenak: (1) naturaren kontserbazioa eta ustiapena argi bereiztea aurrekontuetan, naturaren kontserbazioa helburu estrategiko nagusia bilakatuz, eta (2) natur ondarearen ustiapenaren plangintzan eragile sozialen (naturazaleak eta naturaren babeserako ekintzaileak) eta Udalen hitza aintzat hartzea.

Informazio gehiago: prentsaurreko testu guztia (PDF).
Elkarteen bloga: naturkon.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.