Prentsaurrekoa. Gipuzkoako natur taldeak bat eginik… Foru Aldundiak, ez

Prentsaurrekoa. Gipuzkoako natur taldeak bat eginik… Foru Aldundiak, ez

Gaur, otsailak 26, eguerdiko 12tan.

INGURUMARIA

2011ko bukaeran, Gipuzkoako 16 natur talde elkarlanean hasi ziren, hainbat gaien inguruan (ikus 1 eranskina) Foru Aldundiari (GFA)* ekarpenak egiteko. Zergatik?

  • Batasunak indarra egiten duela pentsatzen dugulako.
  • Lankidetza (natur taldeen artekoa, zein Foru Aldundiarekikoa) helburuen gauzatzearen motorra dela sinesten dugulako.
  • Herritarron hitza administrazioan garrantzitsua delakoan.

Helburua garbia zen, jorratuko ziren gaietan Foru Aldundiari gure ikuspuntua agertzea.

2012ko urtarrilean lehen bilera ospatu genuen, Foru Aldundiarekin. Bilera hartan gure asmoen berri eman genien Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariari eta bi teknikariri,  txosten batean idatzita. Horren ondoren beste 3 aldiz bildu gara haiekin, eta erantzuna bera izan da beti: mutua.

ADIERAZI NAHI DUGU

  • Duela urte eta erdi hasi genuen prozesua amaitutzat jotzen dugu. Zergatik? GFA isilik dagoelako.
  • Penaturik gaude, GFA jarrerarekin. Eskuak zabaldu baditugu ere, ukabilak hartu gaitu.
  • Pozik gaude, Gipuzkoako natur taldeak inoiz baino batuago gaudelako, eta elkar lanean jarraitzeko asmo sendoa dugulako.

SALATU NAHI DUGU

  • Foru Aldundiak ateak itxita ditu, guretzat; beste legegintzek izan dituzte eta hauek aurrekoen ildotik jarraitzen dute.

– Lau aldiz bildu bagara ere -eta teknikariak alde zeudela ematen bazuen ere-, GFA ez du gure proposamenen gainean idatzizko erantzunik eman.

– Azken gaia (biodibertsitatea) lantzeko bilera eskatu genuen arren, ez dugu baiezkorik jaso, eta ez dakigu zergatik.

  • Lotsagarria iruditzen zaigu gure hitza ez kontuan hartzea (bioaniztasunaren gainean, adibidez, ez dugu gure hitza helarazteko modurik).

ESKATZEN DUGU

  • Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo sailaren jarrera irekiagoa: herritarron hitza entzun dezala eta kontuan har dezala.*

ERANSKINAK

1. LANDU DITUGUN GAIAK

  1. Basoetarako laguntza-arauak ezartzen dituen Dekretua. Otsailean bildu ginen, Diputatuarekin eta saileko zuzendariarekin. (2012).
  2. Ehizaren kudeaketa. Ekainean bildu ginen, Diputatua, zuzendaria eta teknikari batekin. (2012)
  3. Basoen berreskurapena. Uztailean bildu ginen, Diputatuarekin eta saileko zuzendariarekin (2012)
  4. Biodibertsitatea. EZ DIGUTE BILERA EGITEKO AUKERARIK EMAN.

Guztira 5 txosten idatzi ditugu 16 natur taldeek, elkar lanean. Lau txosten lau gai horiei dagozkie, eta lehen txostenak gure asmoen berri jasotzen zuen.

2. INFORMAZIO OSAGARRIA

Orain arte aurkeztutako txostenak eskuragarri dituzue gure blogean. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, erabili posta elektronikoa aisaregi@hotmail.com, edo telefono hau: 655 722 399 (Aitor Leiza).

Hau da blogaren helbidea:  http://naturkon.blogspot.com.es

Orain arteko prozesuan parte hartu dugu, eta prentsaurreko hau sinatu dugu, Gipuzkoako honako natur taldeek:
1. Berdeak
2. Eguzki
3. Ekologistak Martxan
4. Erkaxo Azpeitiko Natur Taldea
5. Haritzalde Naturzaleen Elkartea
6. Itsas Enara Ornitologia Elkartea
7. Landarlan Natur Elkartea
8. Mutriku Natur taldea
9. Okil Beltzak, Elgoibarko Natur Taldea
10. Osina Natur Taldea
11. Ugatza Ornitologia Elkartea
12. Katamarrua, Zestoako Natur Taldea
13. Zumaia Natur Taldea
14. Herrio Natur Taldea
15. Arkamurka Natur Elkartea
16. Ondarroa 12 milia


* Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo saila

Informazio gehiago. Prentsaurrekoko testua.

Diputacion-procesoA

About the Author:

2 Comments

  1. Xabi 2013/03/07 at 17:22 - Reply

    Tienes razón Toñi, creo que hay que sacar la ranita de nuevo a la calle. Aio!

  2. TOÑI MARTIN BERMEJO 2013/02/27 at 17:22 - Reply

    Si puedo aportar una pequeña opinión, creo que lo de la ranita de Igueldo tiene un gran desconocimiento por el pueblo y por ese punto se podia hacer algo, como dar a conocer, preguntar a los niños, madres si conocen porqué está puesto en los autobuses, poner un día en plaza gipuzkoa para vender camisetas, pink de la ranita, que nos hagan caso, dar a conocer la historia…..
    Por mi parte a quien he preguntado desconocen el origen de la ranita, un saludo.

Leave A Comment Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.