Hegoaldeko zuhaitz-igela

/Hegoaldeko zuhaitz-igela
Hegoaldeko zuhaitz-igela 2017-02-27T08:40:32+00:00

Nolakoa da?

Hegoaldeko zuhaitz-igelak

[Hyla meridionalis Boettger, 1874] 5 zentimetro inguruko luzera izaten du eta berde kolorekoa da. Azala dirdiratsua eta ikutuz gero, leuna somatzen da. Lau anketako behatzetan diska itsaskorrak dituzte eta horietaz baliatzen dira zuhaitzetara igotzeko. Zuhaitz-igela (Hyla arborea) familikoa dute, baina dauzkaten desberdintasunetariko bat, garbiena, azken honek gorputzaren alboetan duen marra iluna da. Hegoaldeko zuhaitz-igelak duen marra, ordea, sudur zuloetatik bakarrik besapeetaraino luzatzen da.

Aintzira, urtegi, putzu eta idoien inguruan hazten den landaredian bizi dira eta egunez, orduak ematen dituzte landare altuetan eta zuhaitz eta zuhaixken adarretan igota, mugitu gabe, paisaia berde horretan kamuflaturik. Igeltxo hauek duten kolorazio kriptikoari esker, ia ikustezinak bihurtzen dira, harraparien aurkako sistema ezin eraginkorragoa izanik. Gauez oso aktiboak dira, intsektujaleak eta ehizan oso trebeak.

Negua, lohia, orbela, harrien artean izkutaturik pasatzen dute eta udaberrian, urmael eta zingiretara, masiboki, hurbiltzen dira. Gerturatzen diren lehenengoak, arrak izaten dira eta kantari hasten dira emeak erakartzeko. Lehia bizia sortzen da eme baino ar gehiago dagoelako. Ugalketa garaia espezie honentzako unerik latzena da, kantuek harrapariak ekarri ditzaketeelako. Orduan, hezeguneen landaredia, hau da ihiak, lezkak, karizeak eta, ezinbestekoa dute mimetikoki babesteko. Hiru hilabete inguru pasa eta gero, igeltxo gazteak, landareetara igotzen dira eta udazkenean, den-denak beren neguko gordelekuetara abiatzen dira.

Populazioaren egoera

Kantauri isurialdean eta Piriniotan ezagutzen den espezie honen populazio bakarra Donostia, Orio eta Usurbilen artean dagoen Mendizorrotz mendian aurki daiteke. ”Arriskupeko Itsas eta Basa Landaredi eta Fauna Espezieen Euskal Katalogoa”ren arabera (167/1996 Dekretua. Ekainak 9- EHAO 140 zkia, 96-VII-22), Euskal Autonomi Erkidegoan galtzeko arriskuan agertzen den anfibio bakarra dugu.

Argi izan behar dugu, Igeldoko Hegoaldeko Zuhaitz Igela desagertzen bada, aniztasun eta aberastasun biologikoa galduko dugula eta Igeldo (Mendizorrotzeko zati bat) izenak berak esanahia galduko duela, Igel eta Doi (lekua) hitzez osaturik omen baitago. Izen horrekin XII. mendetik ezaguna da. Baina gainera, espezie honen desagerpenak Naturaren Kontserbaziorako Legeen baliotasun eza ekarriko luke.

Babespen maila eta dagokion legedia

•  Euskal Herriko Naturaren Kontserbaziorako 16/1994 Legeak, ekainaren 30ekoak, 47. Artikuluan “Arriskupeko Itsas eta Basa, Fauna eta Flora Espezieen Euskal Zerrenda” sortzen du.

•  Euskal Zerrenda argitaraturik, 167/1996 Dekretua, Uztailaren 9koa, Hegoaldeko Zuhaitz Igeltxoa EAEan galtzeko arriskuan dagoen anfibio bakarra dugu.

•  16/1994 Legearen 50.1 artikuluak adierazten du espezie bat Euskal Zerrendan sartzeak ondoko berezko debekuak dakartzala:

•  Animaliak badira, baimenik gabeko edozein jarduera, harrapatzeko, jarraikitzeko, eragozpenak sortzeko edota hiltzeko asmoz eginda, beren larbak, kumeak edota arrautzak barne; era berean beren habitataren suntsipena eta bereziki habiak, ugalketa, negua pasatzeko, atseden eta elikaguneak.

•  Bernako Hitzarmena, 1979ko irailaren 19an sinaturik, Europako Basa-Bizitzaren eta Ingurune Naturalaren Kontserbazioari buruzkoa eta 1986ko maiatzaren 13an berretsia Estatu espainiarrean: Hyla meridionalis “zorrozki babestutako fauna-espeziea” dugu .

•  92/43/CEE Arteztaraua, habitat naturalen eta basa-fauna eta floraren kontserbazioari buruzkoa, 1992ko maiatzaren 21ean sinaturik: Hegoaldeko Zuhaitz Igela ” Babes zorrotza behar duten garrantzi komunitarioko animali eta landare-espezieak ” izeneko Anexoan (IV.enean) dago.

•  Estatuko Zerrendan , Hyla meridionalis Interes bereziko espezieabezala agertzen da.

•  Kode Penal berrian, 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, 334 artikuluan, mehatxaturiko espezieak ehiza edo arrantza egiten duenari, migrazio edota ugalketa eragotzi edota ekidin dezaketen jarduerak egiten dituenari, basa-fauna espezieak babesteko legediaren aurka, beraiekin edota beren errestoekin komertziatu edota trafikatzen duenari 6 hilabete eta 2 urte bitarteko gartzela zigorra edo isuna ezarriko zaio.

Informazioa zabaltzeko

Sistiaga, M. 2012. Hyla meridionalis – Hegoaldeko zuhaitz-igela. Euskal Natura – UEU Natur Zientziak

Sillero, N. 2009. Ranita meridional – Hyla meridionalis. En: Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles. Salvador, A.; Martinez-Solano, I. (Eds.). Museo Nacional de Ciencias Naturales, Madrid. http://www.vertebradosibericos.org/   PDF

Etxezarreta, J; Martinez-Jorquera, J; Txintxurreta, A; Rubio, X. 2007.  Seguimiento de la ranita meridional, Hyla meridionalis (Boettger, 1874) del País Vasco en el periodo 1998-2006. Munibe.Suplemento 25: 238-248.  PDF

Azpiroz, M.; Salsamendi, E. 2003. Hegoaldeko zuhaitz-igelaren (Hyla meridionalis) ugal putzuetako landaredia Gipuzkoan (Euskal Herria). Munibe.Suplemento 16: 186-197.  PDF

Barbadillo, L. J.; Lapeña, M. 2003. Hibridación natural de Hyla arborea (Linnaeus, 1758) e Hyla meridionalis (Boettger, 1874) en la Península Ibérica. Munibe.Suplemento 16: 140-145.  PDF

Eekhout, X.; Moreira, C.; Rubio, X.; Etxezarreta, J.; Márquez, R. 2003. Estudio bioacústico comparativo preliminar de la población de ranita meridional (Hyla meridionalis, Boettger, 1874) del Pais Vasco. Munibe.Suplemento 16:178-185.  PDF

Etxezarreta, J.; Rubio, X. 2003. Causas de la regresión en el período 1978-1998 y situación actual de la ranita meridional (Hyla meridionalis) en Mendizorrotz (Gipuzkoa, País Vasco). Munibe.Suplemento 16: 146-159.  PDF

Ferreira, M.; Crespo, E. G. 2003. Sobre a Conservação dos Anfíbios em Portugal. Munibe.Suplemento 16: 74-89.  PDF

Marco, A. 2003. Impacto de radiación ultravioleta y contaminación en anfibios. Munibe.Suplemento 16: 44-55.  PDF

Rubio, X.; Etxezarreta, J. 2003. Plan de reintroducción y seguimiento de la ranita meridional (Hyla meridionalis) en Mendizorrotz (Gipuzkoa, País Vasco) (1998-2003). Munibe.Suplemento 16: 160-177.  PDF

Zientzia.net2002-Anfibioen Kontserbaziorako Nazioarteko Jardunaldia
Zientzia.net2000-Zuhaitz-igelarekin bueltaka
Zientzia.net1998-Altxor abeslaria
Zientzia.net1987-Zuhaitz-igelak