Hasierako web orriarekin lotura Haritzalde
Hasiera Castellano
Haritzalde
Haritzalde Hasierako web orriarekin lotura Haritzalde Haritzalde Hyla meridionalis (Hegoaldeko zuhaitz-igela)
Haritzalde Haritzalde Haritzalde Haritzalde Hyla meridionalis (Hegoaldeko zuhaitz-igela)
Haritzalde
Tailerrak Irteerak Postuak Jardunaldiak Urtekariak Iritzi-artikuluak
Haritzalde
Haritzalde
Ekintzak
Proiektuak
Komunikabideetan
Hazi aldizkaria
Argazki galeria
Liburutegia
Agenda 21
Loturak
Harremanak
Haritzalde Haritzalde
Haritzalde

Batzar Nagusien Ebazpena parkearen inguruan

2007-05-07

15/2007 EBAZPENA, CRISTINA-ENEA PARKEARI BURUZKOA.

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek uste dute Donostiako Udalak Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dioena bete behar duela. Planak dio Kristina Enea parkea babestutako gunea dela, eta I. mailako babesa duela. Beraz, parkean urbanizazio lanak egiten ari direnean, orain bezala, mantentze lanak baino areago doazenez, indarrean dagoen plan orokorraren arabera, lan horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldeko txosten loteslea behar dute. Horrelako txostenik ez dago, eta Donostiako Udalak ez du eskatu ere egin.

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Donostiako Udalari eskatzen diote ahalik eta azkarren aurkezteko urbanizazio lanen proiektu guztiak, nahiz gauzatutakoak nahiz gauzatu gabeak; alegia, “Kristina Enea parkeko bideak, saneamendua, euri urak biltzeko sistema, eta hiri altzariak hobetzeko gauzatze proiektua (2005eko maiatza, Agence Ter.de GMBH)” izeneko proiektuaren fase ezberdinei dagozkien proiektu guzitak. Izan ere, hori ezartzen dute Donostiako Hiri Antolaketarako Plan Orokorreko hiri ondare katalogatua babesteko arauek.

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskatzen diote indarrean dagoen legediak eskaintzen dituen baliabide guztiak erabil ditzala administrazio legezkotasuna berriro ezartzearren, urbanizazio lanei ekiteko beharrezko oinarria delako, eta dituen eskumenak erabil ditzala obren kautelazko berehalako gelditzea lortzeko, alegia, egiten ari diren obrena, aipatutako proiektua gauzatzeko aurreikusitako obrena, eta idazten edo lizitazioan dauden proiektuetako obrena; eta ekin diezaiola parkearen jatorrizko egoera berreskuratzeari, disziplina anitzeko proiektu baten eta parte hartzearen aldeko proiektu baten bidez.

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Parkea Bizirik plataformari eta hiritar askori egin duten lan eskuzabala eskertzen diete, hain zuzen ere, Mandasko duke Fermin Lasalak Donostiari utzitako Kristina Enea parkeko ondare historikoa, kulturala eta ingurumenekoa defendatzen egin dute eta lan.

Donostia, 2007ko martxoaren 19a.

Haritzalde
Azken berriak

2009-05-15
"Kristina Enea – Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna" liburuaren aurkezpena

2007-05-07
Batzar Nagusien Ebazpena parkearen inguruan

2007-03-20
Anfibio eta narrastien dokumental zikloa

2007-02-27
Zuhaitz Eguna 2007

2006-11-21
Katalunia plaza

2006-10-31
Hazi-banaketa balorazioa

2006-10-04
Herpetologia Kongresua 2006

2006-07-01
Parkearen aldeko mundua

2006-06-24
Kristina-Enea- Gladys:okerretik okerrera

2006-05-23
Kristina- Enea- Gladys Enea parkeari buruzko hitzaldia

2006-04-21
Kristina- Enearen obrak gelditu!

2004-01-01
Igelak Igeldon

Anoeta Pasealekua 28

129 postakutxatila. 20080 Donostia. Telefonoa: 609 420 438

E-posta: haritzalde@haritzalde.org
Copyright © 2005 HARITZALDE Naturzaleen Elkartea. Ezkutuko eskubide guztiak.
Donostiako Udalak web-gune hau lagundu du.