Hasierako web orriarekin lotura Haritzalde
Hasiera Castellano
Haritzalde
Haritzalde Hasierako web orriarekin lotura Haritzalde Haritzalde Hyla meridionalis (Hegoaldeko zuhaitz-igela)
Haritzalde Haritzalde Haritzalde Haritzalde Hyla meridionalis (Hegoaldeko zuhaitz-igela)
Haritzalde
Tailerrak Irteerak Postuak Jardunaldiak Urtekariak Iritzi-artikuluak
Haritzalde
Haritzalde
Ekintzak
Proiektuak
Komunikabideetan
Hazi aldizkaria
Argazki galeria
Liburutegia
Agenda 21
Loturak
Harremanak
Haritzalde Haritzalde
Haritzalde

Hazi-banaketa balorazioa

2006-10-31

BERTOKO HAZI BANAKETARI BURUZKO BALORAPEN ONA

Postua

HARITZALDEk, Kontxa Pasealekuan urriaren 28 eta 29an, bertoko zuhaitzen haziak banatzeko, Donostia, Gipuzkoa eta inguruetako Herrialdeak birlandatzeko asmoz, jarritako postura hurbildu den guztiei eskerrak luzatu nahi dizkie.

Orotara, haritzen, erkametzen, arteren eta pagoaren hiru mila hazi baino gehiago banatu dira. Haziekin batera informazio-orri batek, nola eta non egin behar den ereinketa eta ondorengo zuhaitzaren birlandaketa bere habitat naturalean, osatzen zuen.

Herritarren kontsultak eta jakin-minak errazteko, hazien banaketarako postuan botanikako liburuak jarri dira. Hauekin batera bertan jarri ziren: argazkiak eta testuak dituzten bertoko flora espezieren panelak; udalerriko plano handi bat, non Naturaren kalterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren proiektu berriak agertzen diren; bioaniztasunari buruzko informazio-orriak; udalerriaren zuhaitz katalogatuen dossierrak; Kristina Enea Parke Historikoaren Mandasko Dukearen legatuaren dossierrak...

Galderak, kezkak eta zoriontzeak

Halaber, hiritarrek naturzaleei bideratutako galdera mordoa kontutan hartzekoa da, bai eskainitako hazien espezieei buruz, eta baita basoen eta berauen atzerakada handia, tokian tokiko eta mundu mailaren egoerari buruz ere.

Aldi berean, HARITZALDEk urte hauetan guztietan aberasteko asmorik gabe Ingurumen arloan egindako sentsibilizazio eta kontzientziazio lanengatik, jasotako esker onak eta elkartasun adierazpenak azpimarratzekoak dira.

Herritarron bultzada oihaneztapenaren alde

HARITZALDEk bertoko hazien banaketarako postua antolatzen 10 urte baino gehiago daramatza. Urte hauetan zehar milaka eta milaka hazi autoktonoak banatu dira eta asko dira urtero aurreko urtetan hozitutako zuhaitzen tamainaren berri edo Naturan egindako birlandaketaren berri ematera hurbiltzen diren herritarrak.

Hau bezalako ekitaldiei esker, hiritarrek era aktibo batez kalitatezko oihaneztapenari laguntzea bultzatzen ari da. Honela, pairatzen ari garen basoen etengabeko desagerpenari, bai azpiegitura handiengatik, urbanizazioengatik, eta negozio espekulatiboengatik, hala nola, etxebizitza hutsa edo garestiaren garestiz eskuraezinak, balazta jartzen zaio.

Donostian, 2006ko urriaren 31n

HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA

Haritzalde
Azken berriak

2009-05-15
"Kristina Enea – Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna" liburuaren aurkezpena

2007-05-07
Batzar Nagusien Ebazpena parkearen inguruan

2007-03-20
Anfibio eta narrastien dokumental zikloa

2007-02-27
Zuhaitz Eguna 2007

2006-11-21
Katalunia plaza

2006-10-31
Hazi-banaketa balorazioa

2006-10-04
Herpetologia Kongresua 2006

2006-07-01
Parkearen aldeko mundua

2006-06-24
Kristina-Enea- Gladys:okerretik okerrera

2006-05-23
Kristina- Enea- Gladys Enea parkeari buruzko hitzaldia

2006-04-21
Kristina- Enearen obrak gelditu!

2004-01-01
Igelak Igeldon

Anoeta Pasealekua 28

129 postakutxatila. 20080 Donostia. Telefonoa: 609 420 438

E-posta: haritzalde@haritzalde.org
Copyright © 2005 HARITZALDE Naturzaleen Elkartea. Ezkutuko eskubide guztiak.
Donostiako Udalak web-gune hau lagundu du.