Parkearen aldeko mundua
2006-07-01
KRISTINA ENEA – GLADYS
PARKEAREN ALDEKO MUNDUA
Atzo, ostirala, giza-kate baten bidez kuboak erabiliz anfibioen putzuak urez betetzeko egindako deialdiari dagokionez, HARITZALDEK eta PARKEA BIZIRIKek ondoko balorazioa plazaratu nahi dute:
ARRAKASTA.
Ideologia eta adin desberdinetako 150 pertsona baino gehiagok egin zuten bat deialdiarekin. Gainera, baldeak, igelen mozorroak edo obrak gelditzeko eskatzen zuten kartelak ekarri zituzten. Gogoz gainezka gerturatu ziren guraso eta seme-alaba mordoa
.
ALKATEAREN BOIKOTA ETA ERABAKIAK HARTZEKO BATZARRA.
HARITZALDEK eta PARKEA BIZIRIKek alkateak, bezperan, putzuak betetzeko emandako agindua salatu zuten.
HASERREA.
Kamioiak porlanezko enkofratu gainean brea isurtzen, makineria suntsitzailea, zementu-esnez betetako ubideak alde guztietatik, iraulitako lur tontorrak, ehundaka argi-hargune, zarata, ehun urteko gaztainondoen sustraiak suntsiturik beheko bidean… parte-hartzaileak sinistu ezinik.
.
INGURUMENARI ERAGINDAKO KALTEEN EGIAZTATZEA.
Alkatetzaren burugogorkeriaren erruz parkea eraldatzen ari dela eta, orain arte, naturazaleek salatutako guztia egia zela egiaztatu zuten bertara inguratutakoek.
.
HURRENGO FASEEN INGURUKO INFORMAZIOA.
Lehen fasea amaitzen ari dela baina beste hiru etorriko direla adierazi zitzaien gerturatutakoei. Alkatearen egitasmoak dira besteak beste : Mundaizera doan bidean parkea murriztea, harresia botatzea, aipatutako bidearen paraleloa izango den errepidea eraikitzea parke barnean, atezainaren sarrerako etxea botatzea, beheko gunea Tabakalerara sartzeko eremu artifizialean bilakatzea, Quiron klinika inguruan sarrera berriak ezartzea, Loiolako Erribera auzo berritik Mundaiz ikastetxera sartu beharrean zuzenean parkera sartuko den pasabidea egitea, gauean parkea irikita uztea, hiriko edozein puntutatik ikusi dadin ehundaka argi-hargune ezartzea eta, era berean, biodibertsitatea eta babestutako flora nahiz fauna kaltetuko dituen etengabeko igarobidean bilakatzea.
UDALERRIKO GOBERNUARI DEIA.
Parte-hartzaile guztiek parkearen eta basabizitzaren alde lan egiteko eta koordinatzeko konpromezua adostu zuten. Prentsari gora-behara guztiak helaraziko zaizkio, ingurumenaren aurka egiten duten gaizkileak salatuko dira, helegiteak eta salaketak aurkeztuko dira zerikusia duten erakundeetan, hainbat deialdi antolatuko dira eta klase nahiz giza estratu guztietara heltzen saiatuko gara gure ondare publikoaren alde egiteko
.
BILERAK ETA KONTZENTRAZIOAK.
HARITZALDEK eta PARKEA BIZIRIKek jakinarazi nahi dute astero frantziskanoek Mandasko Dukearen kalean duten lokalean biltzen direla arratsaldeko zortziretan. Gainera, obrak geldi ditzatela eta iraungitutako espezieentzat nahiz arriskuan dauden populazioentzat berreskurapen planak egin ditzatela eskatzeko kontzentrazioak egiten dira ostiralero arratsaldeko zazpiretan Kristina-Enea parkearen sarreran.
Odon ! Ez duzu gure ondarea suntsituko ! Ingurumena guztion ondarea da ; guztion erantzunkizuna da kontserbatzea.
Donostian, 2006ko Uztailaren 1ean
|