Kristina- Enearen obrak gelditu!
2006-04-21
KRISTINA ENEA – GLADYS PARKEA
Parkean ZEMENTATZE ETA HORMIGOITZE lanak direla eta,
HARITZALDE ELKARTE NATURZALEAK USTE DU:
Mandasko Dukearen legatuaren urraketa:
• Balio handiko artelan publikoen desagerpena (XIX. mendeko koadro historikoak, zilarontziak, bolizko inkrustazioak dituzten armairuak, portzelanak, apaindura-erlojuak, liburuak...)
• Porlanezko eta hormigoizko bide eta plaza berrien erikitze lanak nonahi.
• Ahateen urmaelaren suntsipena eta txikiagoa den beste bat eraikitzea.
• Parkezainaren etxearen eraispena.
• Parkearen basotxo izaeraren desitxuraketa.
• Belaunaldi ezberdineko milaka donostiarren memoria historikoari erasoa.
Natura kontserbatzeko legeen urraketa:
• Azken 10 urteotan, babestuak dauden 10 espezieren iraungipena (marisorgina, arrubioa, uhandre palmatua, satorra, trikua, muxar grisa eta lepazuria).
• 20 fauna espezie galtzeko zorian edo muturreko egoeran (kukulunbera, kaprikornio handia, baso-igel gorria...)
• Legeek derrigortzen duten arren, babestutako espezieak berreskuratzeko proiektuen eza.
• Fauna eta flora espezie exotikoen ezarpena diru publikoa erabiliz, espezie autoktonoen kalterako.
• Habitatak berreskuratzeko proiekturik ez.
• Ehun urtetik gorako zuhaitzak ilegalki botatzea.
HARITZALDEK ESKATZEN DU:
• Parkeko zementazio lanak berehala gelditzea.
• Parkean jarritako hormigoi guztia kentzea eta zegoen bezala uztea.
• Ahateen urmael handia berreraikitzea, zituen formak eta dimentsioak mantenduz.
• Urmael handiaren ondoan zegoen urmael txikia, berreraikitzea.
• Jartzen ari diren ehundaka argi-iturriak kentzea.
• Gogoeta egin ea komenigarria den Kristina Enea – Gladys Udaleko Parke eta Lorategi sailak kudeatzea.
• Parkearen kudeaketa Udaleko Ingurumen sailaren eskuetan uztea, maitekiro eta profesionaltasunez kudea dezan.
• Donostiako Udalak Natura kontserbatzeko legeak bete ditzan.
• Parkeko kudeaketari beste norabidea eman, mikro habitatak berreskuratu ahal izateko.
• Galtzeko zorian dauden espezieen populazioa berreskuratzeko kudeaketa egokitu eta mikroa habitatak berreskuratu ondoren, galdutako espezieak Parkean ezarri.
• Parkea eremutan banatu, eta batzuk diren bezalakoak utzi, bioaniztasuna mantendu ahal izateko.
• Anfibioen populazioari laguntzeko putzuak eta zingirak sortzen diren alderdiak mantendu edo berreskuratu, sasiak eta sastraka utzi eta panelen bidez kudeaketa hori ez dela utzikeria azaldu, bioaniztasun-iturria baizik.
• Galdutako bioaniztasuna berreskuratzeko HARITZALDE eta udalaren artean elkarlan proiektuak garatu eta gizarteratu.
• Udaleko teknikarik eta politikarik ingurumen eta ondare publiko delituekin loturarik ote duten behar bezala ikertu.
Donostian, 2006ko apirilaren 21ean
HARITZALDE ELKARTE NATURZALEA
|