Urumea bizi: Zuloaga plazan-STM. Kronika

Urumea bizi: Zuloaga plazan-STM. Kronika

Maiatzaren 30ean, haur festaren motoreak berotzeko San Telmo Museoan Pello Añorga ipuin kontalariaren saio bat burutu zen. Ipuin eta pasadizo ezberdinez baliatuz urumea ibaiaren iturburutik itsasorainoko bidai batean ereman gintuen.

Maiatzaren 31ean “ura, iabaiak eta herriak” erakusketaren barnean kokatzen den hiritar agendako azkeneko haur festa burutu zen. Eguraldi kaxkarrak jarduera batzuk bertan behera uztera behartu gintuen baina antolatu ziren hoietan primeran pasa genuen. Goizean zehar trikitilariak Alde Zaharreko kaleak musikaz girotu zuten. Umeek, margoketa eta hamaika jolas egiteko tartea eduki zuten, baita asto gurdian joateko aukera eduki. Festaren amairera euri tanten artean izan zen, umeak eta beraien familiei agurtzeko ia hastirik gabe.
Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu gerturatu direnei eta bereziki Sustrai aisialdi taldeari eta trikitilariei. Jarraian aipatzen diren entitateei ere eskerrak eman nahi dizkiegu: Gipuzkoako Foru Aldundiari, Donostiako Udalari, San Telmo Museoari,, Tamayo paper dendari eta Prosalusi.

Mila esker denoi eta laster arte!

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.